Araudia
1. ARTIKULUA
SHEE-IVEF Kirol Klubak, Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eta C.A. Zailuk, Arabako Foru Aldundia eta Vitoria-Gasteizko Udala babesle direlarik, XVIII. GASTEIZKO HERRI KROSA eta IX. GHK-TXIKIA antolatzen du eta proba 2015ko azaroaren 22an egingo da.
2.ARTIKULUA
Edozein atletak hartu ahal izango du parte, federatua egon edo ez.GHKak 2 lasterketa, 3 km. eta 9 km. izango ditu, eta bere irteera aldi berean egingo du goizeko 11:00etan Mendizorrozako aparkalekuan (Amadeo García de Salazar Plazan). Lasterketa horietan parte hartzeko gutxieneko adina 12 urte da; 2002 eta 2003 urtean jaiotakoentzat 3 km_ko lasterketa gomendatzen dute antolatzaileek, baita korrika egitera ohituta ez daudenentzat.
Ibilbidea gurpildun aulkian egiten duten pertsona ezinduentzat egokitua dago, eta irteera oinezkoena baino 3 minutu lehenago egingo da, 10:57an.
GHK-Txikiak 3 lasterketa ditu, hurrenez-hurren (3 lasterketak Mendizorrozako Aparkaleku barnean izango dira):
- 12:15ean, 2008an eta ondoren jaiotakoak, zirkuituari bira bat, 450 metro.
- 12:25ean, 2006 eta 2007an jaiotakoak, zirkuituari bira bat, 450 metro.
- 12:35ean, 2004 eta 2005an jaiotakoak, zirkuituari bi bira, 900 metro.
Dena dela, beharrezkoa denean, antolakuntzak zirkuituan aldaketak egin ahal izango ditu.
3.ARTIKULUA
Proben kontrola Atletismoko Arabako Federazioaren epaileen batzordearen esku egongo da. Denborak elektronikoki hartuko dira txip-dortsal baten bidez GHK-an. GHK-Txikian ez da denborarik hartuko, eta sailkapen bat helduera-ordenaren arabera egingo da. Dortsal-txipa (GHK 3km eta 9km) eta dortsala (GHK-Txikia) bularrean begi-bistan jarriko da, eta lasterketa honetarako bakarrik izango da baliozkoa.
4.ARTIKULUA
Parte hartzaile guztiek, proba amaitzean, dortsala erakutsita ondorengo lekuetan dutxatzeko aukera izango dute: MENDIZORROTZA KIROLDEGIAn, BETI JAIn edo ESTADIOn.
5.ARTIKULUA
Antolakuntzak, korrikalariek proban parte hartzeagatik bere buruari edo hirugarren pertsona bati, nahiz hirugarren pertsona batek haiengan sor ditzakeen kalte, lesio edo edozein erantzukizuni uko egiten dio.
6. ARTIKULUA
Izen emanda dauden korrikalari guztiek erantzukizun zibileko eta istripu aseguru bat dute. Antolakuntzak berezko erantzukizun zibileko asegurua du.
7. ARTIKULUA
Txakurrarekin korrika egitea onartuko dago, jabearen ardurapean eta beste korrikalariak ostopatu gabe.
8.ARTIKULUA
3 km.-ko lasterketa eta GHK Txikian ez da lehenengo sailkatuentzat saririk banatuko.
9.ARTIKULUA
Probaren antolaketak ex baimendutako publizitateko edozein motaren banaketa eta difusioa debekatuta geratzen dira.
10.ARTIKULUA
Partehartzaile orok, proban parte hartzeagatik, honako arautegi hau onartu egiten du, bertan ezarrita agertzen ez den guztia ebazteko IAFFen arauak hartuko dira aintzat.